Orain arte Wert Legearen eragina hezkuntza arloan bakarrik pairatuko genuela uste genuen arren, beste alor batzuetan ere izango du ondoriorik. Kirol arloan, adibidez, lege onartu berrian zehaztuta dago Espainiko selekzioetan jokatzen duten kirolariek abizenak erdaldunduta jokatu beharko dutela (ikus 156. artikulua hemen).
Hartara, Asier Illarramendik abizen erdaldunduarekin jokatu beharko du, bai Espainiako selekziorekin jokatzen duenean, bai beste edozein txapelketa jokatzen duenean (Liga, Kopa...).
Horrenbestez, Mutrikuko jokalariaren izena ez da Illarramendi izango, Guisantemonte baizik.
Albistea jakin bezain laster, jokalariak Realaren elastiko berriarekin atera du argazkia, eta hedabideen aurrean adierazi du penaz hartu duela erabakia.
Halaber, Illarramendi/Guisantemontek pena adierazi du eta aspaldiko Frankismoarekin lotu du izen aldaketa:
Xabi Prieto Realeko kapitainak elkartasuna adierazi dio taldekideari, nahiz eta berak ez duen halako arazorik izango.
Egiaz edo gezurraz harago, espaƱolizatu beharraren absurdoa dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
AZKEN ORDUKOA: @donostiaenfurecida-k Twitter bidez Asierren argazki bat zabaldu du elastiko zuriafrekin.
Primeras imagenes de illarra con la camiseta blanca pic.twitter.com/aXbquMpWbc
— Donostiaenfurecida (@donosenfurecida) July 4, 2013
AZKEN MINUTUKOA: Ezjakintasuna ilunaren erdian, batek argia eman digu. Asier Sarasuak hitz garbiz azaldu digu Asier Illarramendik oso gutxi duela guisantetik. Artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat